Argaia Goenako okela, gure animalien bizi kalitate handiagatik bereizten da. Baserri gutxienetakoa edo ia bakarra non oso ANIMALIA KANTITATE TXIKIAK dituen, ANITZAK eta AIRE LIBREAN bizi direnak.
Txikitasunak eta ZUZENEKO SALMENTAk, animaliak mimo osoz haztea ahalbidetzen gaitu. Belaze zein basoetako begetalez aparte, zerealak direlarik heuren elikagaia nagusia (zaia, garagarra, arto txikitua, baba haundi txikitua…). Hauez gain, kalitate handiko pentsua jaten dute inongo transgeniko edo azeleranterik gabea.
Aire librean bizitzeak ere kalitate handiko okela sortarazten digu, mugimenduan dagoen animaliaren okela askoz ere osasuntsuagoa baita.
ILARGIAREN LEGEA da gure produktuei ESKLUSIBITATEA ematen dion faktorea. Ilargiaren faseen baitan bait daude gure elaborazioak. Ilargiari esker %100 NATURALAK diren produktuak sortzen ditugu inongo kontserbante, antioxidante edo koloranterik gabe eginak. Guztiz naturalak alegia.
Aire zabalean hazitako animaliak
650 662 035