Argaia Goena ..........................

 

 

ARGAIA GOENA

Baserriko haragia, aire zabalean hazitakoa, eta haragi-produktu artisauak




ARGAIA GOENA baserria AMEZKETA herrian dago kokatuta. Bertako baserritarrak Iñaki eta Aintzane gara eta gure seme-alaba Joana, Peio, Itoitz eta Sara. 2016an etorri ginen baserrira bizitzera eta baserritar izateari heldu genion gure kaleko lanak utzita.

Txikitatik baserriarekin harreman zuzena edukiaz, garai bateko baserriari bizia ematea erabaki genuen. HELBURU Nagusia TXIKITASUNA izanik, animalia ezberdinak dauzkagu kantitate txikitan, DIBERTSIFIKAZIOA ere gure helburua izanik.

Txerriak, behiak, oilaskoak eta ardiak dauzkagu gaur egun eta ZUZENEKO SALMENTAREN bidez saltzen ditugu TXERRI ETA TXEKOR OKELAK.

Animaliak Argaia Goenan jaio, aire librean hazi eta baserrian daukagun harategian haragi freskoa zein produktu artisauak lantzen ditugu, zuzeneko salmenta bidez ZUEN ETXEETARAINO zerbitzatzen ditugularik.


 

 

 


 


ARGAIA GOENA

Baserriko haragi artisaua



Baserriko txerriak, behiak, oilaskoak eta ardiak

Txahal- eta txerri-haragi freskoa

Produktu % 100 naturalak, kontserbatzailerik eta koloratzailerik gabeak

Txistorra, txorizoa, saltxitxoia, adobatuak, etab.


 

 

       

 




 

 





 

Aire zabalean hazitako animaliak
Baserriko txerriak, behiak, oilaskoak eta ardiak
Haragi freskoa eta artisau-deribatuak
Baserriko harategi propioa
Zuzeneko salmenta eta etxez etxeko bidalketa
Bisita gidatuak





 

    650 662 035
    agarmendia87@hotmail.com
    ARGAIA GOENA BASERRIA
       Orendain aldea auzoa, 4
       20268 Amezketa - Gipuzkoa




Lege oharra